XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Adiskidetasuna bizitzea

Adiskidetasuna, beraz, beharrezkoa dan neurri berean da praktikan jarten zaila giza bizitzan. Adiskidetasuna bizitzeak ondoko hau suposatzen dau:

- pertsona bakoitzak beregan daukan onena emotea;

- maite dan pertsonearen ona bilatzea;

- dohanezkoa eta alkarreganakoa izatea;

- beronen maila dinamiko eta aldakorra ezagutzea;

- adiskidetasunezko hartuemonak pertsonen arteko bardintasun planotik ezartea, ez nagusitasunetik;

- desbardintasunak kontuan eukitea;

- bestearen askatasuna errespetatzea;

- leiala eta zintzoa izatea, besteagaz zailtasun barik kontatu ahal izatea;

- zintzotasuna islatzea, pertsonak diran lez azaltzea, inoiz batak besteari iruzurrik egin barik;

- bestearen intimitatea errespetatzea;

- alkarri zuzenketak egitea, maitasunez alkarri aholku emoten ikasi eta zuzentzea, gauzak txarto egiten diranean;

- gurariei uko egiten ikastea bestearen onean pentsatuz;

- barruko gauzak komunikatzeko zabaltasuna eukitea;

- parkatzen ikastea, bestea ulertzen ahalegintzea.

Adiskidetasuna honela ulerturik, etenbako ahalegina egin beharra dago zailtasunak gainditu eta besteagazko hartuemonak aberasteko; adiskidetasuna landu eta zaintzen ez bada, sortu bezain azkar ezabatu daiteke bestela. Hona hemen erronka zoragarri bat.

1. Kontatu pertsona biren arteko egiazko adiskidetasunaren adibide bat.

2. Hautatu lau esaldi, adiskidetasuna bizitzeko ezinbesteko oinarriak islatzen dituenak. Arrazoitu zeure erantzuna.

Adiskidetasuna, lantzen ez bada, ezabatu egiten da.